XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5) Deustun horra Erribera
arratoi denen bilera
Artxandan gose baziren hemen
edozer libre da.

Hor dabiz gora ta bera
jango leukie norbera
laster sartuko jatzuz kolkora
edo platerera.

6) Pizti hoien kaporala
ei da erraldeko txala
marea goian denean amak
goberna daiala.

Ez uste guzurra dala
dabil notizi zabala
Deustun arratoi bakotxak bere
izena daukala.

7) Ez bakarrik arratoiak
hemen gauza egokiak
badira eundik gora taberna
eta jaitokiak.

Errondari ibilkoiak
solte brageta botoiak
diru freskorik badago ez dau
parkatzen sasoiak.

8) Hasteko horra Movidic
travoltakumes josirik
hara doazen hankak ez dira
egongo geldirik.

Bein gauerdia jausirik
ez dago sano bizirik
kutxilazo bat nai ez badozu
zabiltza isilik.

9) Ezkondu eta ezkongai
hor daukazue Holliday
kantu ta dantza soinu ta putza
goizalderarte jai.

Gero baztartxotan ai-ai!
enberazurik ez dot nai
hortzak alkarri garbitu eta
arimak ere bai.

10) Hirugarren New Gardena
izena beintzat lerdena
pobreentzako ez da izango
hor dabilen trena.

Bakotxak bere arrena
zaman bera dakarrena
nire aldetik libre da etxe
hortako sartena.